Elhuyarrek Plotina proiektuaren topaketa antolatu du Bilbon genero berdintasuna bultzatzeko

Plotina proiektuko kideak Bilbon
ELHUYAR
Actualizado: lunes, 18 julio 2016 12:43

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

Elhuyarrek Plotina izeneko proiektu europarraren topaketa antolatu du hiru egunez, astelehenetik asteazkenera, uztailaren 18tik 20ra, Mondragon Unibertsitateko Bilbao Berrikuntza Faktorian, Bilbon, erakundeetan genero berdintasun planak burutzearen metodologia garatzeko, Elhuyar Aholkularitzak jakinarazi duenez.

Plotina priektua (Promoting Gneder Balance and Inclusion in Reach, Innovation and Training) 2016ko hasieran abiarazi zuten, eta hiru urtez jardungo du, estrategia berritzaile eta jasangarrien bidez, ikerketa erakundeei neurrira egokitutako berdintasun planen garapena, ezarpena eta ebaluazioa egiten.

Hala, egitasmoak lagunduko du emakume ikertzaile gehiago egon daitezen, haien ikertzaile ibilbideak bultzatzen eta generoaren dimentsioa ikerketaren diseinuan, ebaluazioan eta exekuzioan txertatzen, kalitate eta garratzi handiagoa izan dezaten. Horretarako, Europako 30 aditu elkartuko dira Bilbon.

Europako zortzi herrialdetako ikerketa zentro, unibertsitate, elkarte profesional eta proiektuaren garapenaren jarraipena eta horren zabalkundea egiten espezializatutako kideek partzuergo batean elkartu dira; tartean Elhuyar dago, berdintasun aholkulari gisa.

Ikerketa erakundeetarako berdintasun planak garatzera iristeko ezinbesteko hiru alor lantzea dute helburu: batetik, generoaren ikuspuntua kontuan hartzen duen kultura aldaketa bat eragin; bestetik, ikertzaileen eta, batez ere, emakume ikertazaileen garapen profesionala bultzatzeko ekimenak bidereatzea talentua alferrik gal ez dadin; eta, azkenik, bi ikerketan bat irakaskuntzan ikuspuntuak eta metodologiak dibertsifitzaen direla bermatzea, kasu honetan, genero eta sexu dimentsioa eta analisia kontuan hartuta.

METODOLOGIA

Halaber, helburu horiek guztiak barne hartuko dituen metodologia garatzeko bidea lau etapa orokorretan banatu dute: partzuergoko kide diren ikerketa zentro eta unibertsitate egoera aztertzea; bakoitzerako genero berdintasunerako plan bat diseinatzea; berdintasun planeko helburuetara iristeko ikerketa zentro kideetan ekintzak diseinatu, inplementatu eta ebaluatzea; eta, azkenik, Europa osoko ikerketa garatzen duten erakundeek erabiltzeko moduko baliabide plataforma bat sortzea, nork bere egoerara egokitutako genero berdintasuneko planak diseinatu ahal izateko.

Urte honen amaierako diagnostikoak eginda izatea aurreikusi dute, 2017ko martxorako berdintasun planak diseinatu ahal izateko. Hortik aurrera, zentro eta erakunde desberdinetan inplementatuko dituzte, eta, hala, aukera izango dute esperientziak partekatzeko, elkarrengandik ikasteko, hobetzekoak identifikatu eta metodologiak egokitzeko eta abarrerako.

Plotina proiektuaren partzuergoa honako erakunde hauek osatzen dute: Boloniako Unibertsitatea (Italia) -proiektuaren koordinatzailea-, Warwickeko Unibertsitatea (Erresuma Batua), Mondragon Unibertsitatea (Euskal Herria), Instituto Superior de Economia e Gestao (Portugal), Kemijski Insitut (Eslovenia), Ozyegin Universitesi (Turkia), Zentrum fur Soziale Innovation GMBH (Austria), Jump Forum (Belgika), Centro Studi Progetto Donna e Diversity MGMT (Italia) eta Elhuyar (Euskal Herria).