Harkaitz Cano, Maite Gurrutxaga, Joseba Gabilondo eta Jon Juaristi, 2014ko Euskadi Literatura saridun

Joxean Muñoz, Maite Gurrutxaga eta Jon Juaristi
Foto: IREKIA
Actualizado: miércoles, 29 octubre 2014 16:52
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 29 (EUROPA PRESS)

   Harkaitz Cano Euskarazko haur eta gazte literaturan, Maite Gurrutxaga Literatura lanaren ilustrazioan, Joseba Gabilondo Euskarazko saiakeran eta Jon Juaristi Gaztelaniazko saiakera dira 2014ko Euskadi Literatura sarietan ezagutzeko falta ziren irabazleak.

   Hala jakinarazi du gaur, urriaren 29an, Donostian eskainitako prentsaurrekoan, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak. Maite Gurrutxaga eta Jon Juaristi ere ekitaldian izan dira.

   Horrela, Canok "Orkestra lurtarra" lanari esker irabazi du saria, Maite Gurrutxagak "Habiak" lanarekin, Joseba Gabilondok "New York-Martutene" saiakerarekin, eta Jon Juaristik "Espaciosa y triste. Ensayos sobre España" obrarekin.

   Gaur iragarritako irabazleak joan den urriaren 8an jakinarazi zirenei gehitzen zaizkie, hau da, Bernardo Atxagari (Euskarazko literatura), Idoia Estornesi (Gaztelaniazko literatura) eta Iñigo Roqueri (Euskarazko literatura itzulpena). 2014ko Euskadi Literatura sarien banaketa ekitaldia azaroaren 20an izango da, Bilbon.