AEK-k glotodidaktika ikastaroa on line eskainiko du, bere euskaltegietan euskara irakasle izateko

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 17 diciembre 2013 22:32
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

   AEK glotodidaktika ikastaro berria eskaintzen hasiko da 2014ko urtarrilean. Bere euskaltegietan euskara irakasle izateko ikastaro hau erabat on line egingo da, eta urtarrilaren 13an hasi eta maiatzaren 2an bukatuko da.

   AEK-ko iturriek jakinarazi dutenez, ikastaro guztia izango da on line eta, batez beste, astean zazpi orduko lana egin behar da. Matrikula egiteko e-idazkaritza@aek.org posta elektronikora idatzi edo 639 440 615 telefonora deitu behar da, eta abenduaren 12ra arte dago epea. Prezioa 340 euro izango da.

   Ikastaroetako parte hartzaileak AEKren beharren arabera onartuko dira, eta ikastaroan onartua izateko, matrikula kudeatzailearen onarpena jaso behar da posta elektronikoz. Lehentasuna izango dute AEKrekin lan egin nahi duten pertsonek eta lan egiteko homologarriak direnak: diplomatua, lizentziatua edo unibertsitateko gradua, eta EGAduna (edo baliokidea).

Contenido patrocinado