GASTEIZ 26 Mar. (EUROPA PRESS) -
Aiaraldean (Araba) turismoaren arloan lan egiten duten beste 35 enpresek lortu dituzte kalitate ziurtagiriak, Eusko Jaurlaritzak Aiaratur Turismoa Sustatzeko Elkartearekin batera bultzatzen duen Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) eta Kalitatearen Praktika Onen programetan. Hala, Aiaraldeak Turismoaren Kalitate Konpromisoaren 37 bereizgarri izango ditu.
Azken edizio honetan Eusko Jaurlaritzak honako hauek saritu ditu euren etengabeko hobekuntzari esker: Albinarrate Landetxea, Artziniega Etnografia Museoa, Arzabro Upategia, Atezabal Turismo Zerbitzuak, Onieva Autobusak, Azoka Taberna, Gorbea Taberna, Batzoki Laudio Jatetxea, Belatzgorri Kafetegia, Santamaría Hestebeteak, Garabilla Landetxea, Ibarrondo Jatetxea, Iluntze Kafetegia, Casa del Pozo Jatetxea, Mesón Okondo jatetxea, Izoria Gaztandegia, Santxotena Museoa, Urdinetxe Landetxea, Gastronomiako Euskal Museoa eta Denda Zaharra 12.
Aiaratur Turismo Elkarteak hartu du parte Turismoaren Kalitateko Praktika Onen azken bi programetan. Horrekin, "gure asmoa da turismoaren arloko enpresek euren profesionaltasuna sustatzea eta bezeroei zerbitzu hobea eskaintzea", adierazi du Aiaratur elkarteko presidente Natxo Urkixok. Halaber, zoriondu egin ditu egiaztagiria lortu duten erakunde berriak.
Halaber, Turismoaren Kalitatean egiaztatutako 37 enpresatik 17k Praktika Onak programaren hirugarren saila gainditu dute eta aurten azken sailari ekingo diote, Urkixok iragarri duenez.
Bestalde, 2012an Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan Praktika Onak programa abian jarri zen, turismo-enpresetan teknologia sartzeko mugak ezabatzeko helburuarekin. Bertan, Aiaraldeko 15 erakundek hartu dute parte: Ane Miren Etxea Landetxea, Arabako Txakolina Upategia, Artomaina Txakolina Upategia, Arcos de Quejana Hotela, Arenalde Maitea Jatetxea, Atezabal Turismo Zerbitzuak, Balintxarreketa Jatetxea, Beldui Txakolina Upategia, Iruaritz Landetxea, Amurrio, Laudio, Kexana eta Artziniegako Turismo Bulegoak, Onieva Autobusak eta Torre de Artziniega Hotela.