Aiko Taldeak dantza tradizionaleko lehen eskola digitala abiatu du

Aiko Taldeko kide bat dantza grabatzen
AIKO TALDEA
Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 5 octubre 2020 16:32

BILBO 5 Oct. (EUROPA PRESS) -

Aiko Taldeak aikoeskola.eus jarri du martxan, dantza tradizionaleko lehenengo eskola digitala. Edozein gailutik dantzan egiten ikasteko aukera ematen duen web plataforma berria da, eta klaseak jarraitzeko unea aukera daiteke, munduko edozein lekutik. Ekimena astelehen honetan aurkeztuko da Bilboko Campos Antzokian, eta urriaren 15ean Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Azaldu dutenez, musikari eta dantza maisuen kolektiboa aspalditik ari zen lanean Internet bidez proiektu pedagogikoak bultzatzeko, eta lan hori azkartu egin da 2020-2021eko ikasturtean, pandemiaren ondorioz aurrez aurreko klaseak emateko ezintasuna ikusita eta segurtasunari eta osasun agintarien aholkuei lehentasuna emateko.

Aiko Dantza Eskola Digitala euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egongo da eskuragarri, eta asteroko zuzeneko klaseez gain, Aiko Taldeko dantza maisuek dantza guztiekin pausoz pauso grabatutako materiala ere eskainiko du, prestakuntza osatzeko.

Gainera, web plataformak pausoen irakaskuntza hobetzeko funtzio pertsonalizatuak ere ditu: kamera geldoan, azkarrean edo begiztan erreproduzitzeko aukera, irudiaren 180 graduko bira ispilu gisa edo mugimenduak eta musika zelan sinkronizatu modu grafikoan eta errazean erakusten duen sistema berritzailea.

Contenido patrocinado