Ainhoan egingo da larunbatean Xilabako lehen faseko hirugarren saioa

Ainhoan arituko diren bertsolariak
BERTSOZALE
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 18 noviembre 2025 11:46

BILBO 18 (EUROPA PRESS)

Xilaba Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko hirugarren saioa Ainhoako (Lapurdi) Elkartetxean izango da larunbatean, azaroaren 22an, aurreko asteburuan Domintxainen (Lapurdi) bigarrena egin ondoren, Bertsozale Elkartetik jkinarazi dutenez.

Battitt Crouspeyre Monaco, Johaine Sarraillet Arrizabalaga, Mizel Mateo Sallaberry, Patxi Iriart Hiribarren, Ramuntxo Christy Biscay eta Xan Alkhat Duhart izango dira oholtzan. Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da bigarren fasera eta Hiriburuko saioan kantatuko du; beste bertsolariak puntuaketaren arabera sailkatuko dira.

Gai emaile lanetan Amaia Castorene Luro izanen da, eta Zuhaitz Olazabal Susperregui, Abel Zabala Elizazu, Lur Renteria Maleta eta Ortzi Murua Berra izango dira epaileak. Idazkari lanak Mae Laskarai Laganek egingo ditu.

Saioa 17:00etan hasiko da, eta sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke; sarrerarik geratuko balitz, saioaren egunean 16:00etatik aitzina eskuratu ahalko dira herriko gelan bertan.

Contenido patrocinado