Aixa de la Cruz, Idoia Santamaria, Uxue Alberdi eta Borja Barragué dira Euskadi Literatura sarien beste irabazleak

2020Ko Euskadi Literatura Sarien Gainontzeko Irabazleak
IREKIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 14 octubre 2020 13:40

DONOSTIA, 14 (EUROPA PRESS)

Aixa de la Cruz, Idoia Santamaria, Uxue Alberdi eta Borja Barragué dira 2020ko Euskadi Literatura sarien irabazleak, Literatura Gaztelaniaz, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz modalitateen, hurrenez hurren.

Joan den astean iragarritako Karmele Jaiori (Euskarazko Literatura), Iñigo Astizi (Euskarazko Haur eta Gazte Literatura) eta Miren Asiaini (Lan Literarioaren Ilustrazioa) gehitu zaizkie irabazle berriak.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman ditu ezagutzera asteazken honetan Euskadi Literatura Sarietako aurtengo lau irabazle berriak, Donostiako San Telmo museoan egindako ekitaldian.

Hain zuzen, Aixa de la Cruzek 'Cambiar de idea' lanari esker irabazi du Literatura Gaztelaniaz saria, eta Idoia Santamariak Ingeborg Bachmann-en 'Aldibereko' euskaratzeagatik Euskarazko Literatura Itzulpena saria. Gainera, Uxue Alberdik 'Kontrako eztarritik' lanarekin lortu du Saiakera Euskaraz saria, eta Borja Barraguék 'Larga vida social a la democracia' obrarekin Saiakera Gaztelaniaz saria.

Bakoitzak 18.000 euroko diru saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argiratzen bada. Euskarazko Literatura Itzulpenaren irabazleak 18.000 euro jasoko ditu. Azaroaren 19an banatuko dira 2020ko Euskadi Literatura Sariak Bilboko Azkuna Zentroan egingo den ekitaldian, zazpi modalitateetako irabazleak bertan direla.

Zupiriak nabarmendu duenez, "Euskadi Litaratur sarien epaimahaiek sarituen idazlanetan azpimarratu dituzten balio literarioek irakurleongan egiten dute benetako bidea eta irakurleen bidez lortzen benetako zabalkundea".

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren hitzetan, "aurreko astean ezagutzera eman genituen sariekin batera, gorputz bat osatzen dute gaur aditzera emandako literatura sariok, baina, aldi berean, sari bakoitzak bere esparru propioa du".

Contenido patrocinado