BILBO, 25 (EUROPA PRESS)
Alauda Ruiz de Azua bizkaitar zinemagilearen 'Cinco lobitos' filma izan da hautatua Oscar sarietarako Espainia ordezkatzeko, Nazioarteko Pelikularik Onena kategorian. Beste hiru kandidatu ere daude postu hori lortzeko lehian: Carla Simonen 'Alcarràs' eta Rodrigo Sorogoyenen 'As Bestas'.
Maria Pedraza aktoreak iragarri ditu hautagaiak, Fernando Mendez-Leite Zinemako Espainiako Akademiaren presidentearekin eta Eva Fernandez Medina notarioarekin batera. Akademikoek 42 film luzeren artean aukeratu dituzte hirurak, eta denak estreinatu dira 2022ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartean. Irailaren 13an jakingo da nork ordezkatuko duen Estatua Hollywooden.
Aurreko urtean Fernando León de Aranoaren 'El buen patrón' filmak lortu zuen titulu hori, baina ez zen Oscarretako bost finalisten artean kokatu.
'Cinco Lobitos' filma Alauda Ruiz de Azuaren lehen filma da, eta hainabt aktorek hartzen dute parte, hala nola Laia Costa, Susi Sánchez, Ramón Barea, Mikel Bustamante y José Ramón Soroiz aktoreek.
Hona hemen obraren argumentua: Amaiak (Laia Costak antzeztua) seme bat izan berri du, eta ez daki nola moldatu errealitate berri horretara. Bere bikotekideak, Javik (Mikel Bustamante), pare bat astez lan egiten du etxera itzuli gabe; beraz, Euskadiko kostaldeko herri txiki bateko gurasoen etxera joatea erabakitzen du Amaiak, haurra bakarrik ez zaintzeko. Hala ere, ama bilakatu den arren, Amaia konturatu egingo da ez diola alaba izateari utziko.