DONOSTIA 7 Feb. (EUROPA PRESS) -
Labana batekin ama hiltzeagatik Ertzaintzak asteazkenean Irunen (Gipuzkoa) atxilotutako 47 urteko gizonezko espetxeratu egin dute epailearen aginduz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Gertakariak asteazkeneko 13:30 aldera izan ziren, Irunen, gizon batek ustez labana batekin amari eraso egin zionean amaren beraren etxean, ondoren ihes egiteko.
Bertaratutako larrialdi zerbitzuek biktima artatu zuten, eta, ondoren, Donostiako ospitalera eraman. 74 urteko emakumea ordu batzuk geroago hil zen osasun zentroan, erasoan eragindako zauri larrien ondorioz.
Bestalde, Ertzaintzak erasoa gertatu eta gutxira aurkitu eta atxilotu zuen susmagarria. Ostiral honetan agintaritza judizialarengana eraman dute, eta epaileak Martutenen espetxeratzeko agindu du.