Ane Etxenausia Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Zerga Administrazioko zuzendari berria da

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 26 junio 2018 17:33

GASTEIZ 26 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ane Etxenausia Ogasun eta Ekonomia Saileko Zerga Administrazioko zuzendari izendatzea onartu du astearte honetan Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak. Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak proposatu du, eta apirilaren 17an kargua bere borondatez utzi zuen Maitane Romero ordezkatuko du.

Etxenausiak Zerga Koordinaziorako Organoko idazkari eginkizunak beteko ditu, euskarri tekniko eta administratiboa eskainiko dio Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoari eta bere ardurapean hartuko ditu zergen harmonizazio, koordinazio eta lankidetzari buruzko azterlanak, analisiak eta txostenak.

Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta hasieratik zuzendu du bere karrera zerga gaietara. Zazpi urteko esperientzia profesionala bildu du, enpresa multinazional baten zerga sailean eta ospe handiko abokatu bulego batean.

Contenido patrocinado