BILBO, 20 (EUROPA PRESS)
Euskal Kirol Federazioen Batasuneko hauteskunde batzordeak jakinarazi du Angel Gurrutxaga Arrieta dela erakundeko presidente berria, karguan zortzi urte egin dituen Javier Zuriarrain ordezkatuz.
Gurrutxaga Euskadiko Automobilismo Federazioko lehendakaria da, eta "ilusioz beteta" agertu da erronka berriaren aurrean. "Hasieratik jarriko gara lanean, ezarri dugun lan plana aurrera ateratzeko. Zazpi ardatzetan oinarritzen da: modernizazioa, euskararen sustapena, berdintasuna eta integrazioa bultzatzea, erakundeen arteko lana, federazioen zerbitzura lan egitea eta Euskal Kirol Federazioen Batasunaren jarrera", azaldu du.
Euskadiko kirol modalitate guztiak ezagutarazteko lan egiteko, Gurrutxugak talde baten laguntza du: Jose Luis Tejedor Euskadiko Gimnasia Federazioko lehendakaria izango da lehendakariorde; Juan José Anderez Euskal Atletismo Federazioko lehendakaria idazkaria; eta Javier Landeta Euskal Futbol Federazioko lehendakaria diruzaina.
Alba Bermejo Euskal Herriko Eski Nautiko eta Motonautikako Federazioko lehendakaria, Gotzon Enbil Euskal Pilota Federazioko lehendakaria, José Luis Sarasola Euskal Herriko Ehiza Federazioko lehendakaria, Sergio Arana Euskal Piraguismo Federazioko lehendakaria, Luis María Sautu Euskadiko Saskibaloi Federazioko lehendakaria eta Miguel Ángel Muela Euskal Xake Federazioko lehendakaria izango dira batzordekideak.
Euskal Kirol Federazioen Batasuneko lehendakari berriak adierazi duenez, "euskal kirol federazioen aniztasuna ordezkatzen duten gizon eta emakumeek osatzen dute gure taldea, eta proiektu integratzaile bat egiten saiatuko gara".
Euskal Kirol Federazioen Batasuna 2003an eratu zen euskal kirolaren proiektua da. Orduz geroztik, euskal kirolaren federazio guztiak entitate juridiko berean biltzea. Kirol federatua Euskal Herrian garatzea, euskal selekzioak bultzatzea, federazioei eta kirolariei dirulaguntzak emateko ahalegina egitea eta kirol politikak egiteko ideiak ematea dira bere helburuak.