Arabako Aldundiak N-124 errepidea Armiñon eta Berantevilla artean bikoizteko proiektua lizitatu du, 16,5 milioi euroan

Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 13 octubre 2021 18:26

GASTEIZ 13 Oct. (EUROPA PRESS) -

Arabako Foru Aldundiak 16,5 milioi euro inbertituko ditu N-124 errepidea bikoiztu eta autobia bihurtzeko, Armiñongo N-124 eta A-1 errepideen arteko lotunetik Berantevillara. Foru erakundeko gobernu bilerak asteazken honetan onetsi du proiektuaren lizitazioa, eta egikaritzeko eopa 30 hilabete izango da gehienez. Esleipena 2022ko
hasieran egingo da, eta lanak, seguru aski, datorren udaberrian hasiko dira.

Foru arduradunek azaldu dutenez, proiektuan jaso da N-124 errepidea bikoiztea 25,5 kilometro puntutik (N-124 eta A-1 errepideen arteko lotunea) 28 kilometro puntura (Lacorzanillako industrialdea). Lan horiei esker, 7,5 metroko zabalerako bi errei egingo dira noranzko bakoitzeko (2 x 3,75 metro), bai eta 2,5 metroko kanpoko bazterbideak eta metro bateko barruko bazterbideak ere.

Egungo errepidea zerbitzu bidetzat erabiliko da Lacervillako industrialdera sartzeko, han hainbat enpresa garrantzitsu baitaude, hala nola Avinorsa, Cerámicas Marlo edota Hutchinson. Lacervillarekiko lotunea Lacorzanillako industrialdearekin ere lotuko da. Laborantza finketara eta
Pirotecnia Valecea enpresara sartzeko zerbitzu bide bat ere egongo da.

Azkenik, proiektuan aurreikusi da Zambranako lotunea osatzea, Logroñotik etortzean herri horretara sartu ahal izateko eta handik Gasteizerantz irten ahal izateko.

Jarduketa horrek osatu egingo du aurreko legegintzaldian N-124 errepidea Berantevilla eta Zambrana artean bikoizteko eta Berantevillako saihesbidea zerbitzuan jartzeko egin zen lana. Lizitatu berri den proiektua egikaritzen denean, ia sei kilometroko autobia tartea izango da, eta segurtasun, erosotasun eta arintasun handiagoa eskainiko zaie egunero errepide hori erabiltzen duten 10.000 ibilgailu ingururi.

Gainera, proiektuak A-1 eta AP-68 errepideen arteko konexioa hobetuko du N-124 errepidearen bidez, bai eta Armiñon eta Berantevillako industrialdeetarako sarbideak ere, eta nekazaritzako ibilgailuak ibili ahal izatea eta eremu hartako finketarako lotura ere bermatuko du.

Contenido patrocinado