Arabako XXXIX. Organo Jaialdia maiatzaren 29an hasiko da eta sei kontzertu eskainiko ditu

Ana del Val Arabako Aldundiko Kultura eta Kiroleko foru diputatua
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 23 mayo 2025 13:50

GASTEIZ, 23 (EUROPA PRESS)

Arabako XXXIX. Organo Jaialdiak sei kontzertu eskainiko ditu Gasteizen eta lurraldeo beste hiru lekutan maiatzaren 29tik ekainaren 13ra bitartean, Ana del Val Arabako Aldundiko Kultura eta Kiroleko foru diputatuak aurkezpenean iragarri duenez.

Egungo organistarik onenetako batzuek parte hartuko dute, bakarka edo lagunduta: David Briggs, Pilar Cabrera, Asis Marquez, Loreto Aramendi, Daniel Oyarzabal eta Angel Montero.

Aurreko edizioan bezala, jaialdiak Gasteizko kontzertuak ('Organoa Ostegunetan') eta Arabakoak ('Organoa Ostiraletan') txandakatuko ditu hiru astean zehar.

Daniel Oyarzabal gasteiztarrak hasiko du jaialdia maiatzaren 29an Gasteizko Karmengo elizan, Madrid Estudio Coral taldeko ahotsekin batera. Ondoren, Loreto Aramendi Guardiako Done Joan elizan ariko da (maiatzak 30), David Briggs Gasteizko Done Petri elizan (ekainak 5), Asis Marquez Robert Silla oboe jotzailearekin batera Aramaioko San Martin elizan (ekainak 6), Pilar Cabrera Gasteizko Karmengo elizan (ekainak 12) eta Angel Montero Eskuernagako San Andres Apostoluaren elizan (ekainak 13).

Kontzertuotan pantaila bat izango da elizetan, bertaratzen direnek organistak ikusteko aukera izan dezaten. Sarrera doakoa da eta eliza bakoitza bete arte sartu ahal izango da.

Contenido patrocinado