Arana Martijaren familiak haren liburutegiaren zati bat eta artxiboa eman dizkio Bizkaiko Foru Liburutegiari
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">
BILBO, 14 (EUROPA PRESS)
Jose Antonio Arana Martijaren familiak euskaltzainaren bibliotekaren zati bat eta artxiboa eman dizkio dohaintzan Bizkaiko Foru Liburutegiari. Dohaintzan emandako elementuen artean daude, besteak beste, 135 karpeta inguruk osatutako funtsa eta Gernikari buruzko liburutegi espezializatua, bai eta euskal kulturako hainbat alderdien gaineko dokumentazioa ere.
Euskal kulturako gizon nabarmena izan zen Arana Martija euskaltzain, hizkuntzalari eta musikaria, eta euskal kulturako zenbait alderdi bizitza osoan zehar aztertzen aritzearen emaitza da aipatutako funtsa. Horrez gain, berak egindako lanen osagarri ere bada. Arana Martija 2011ko apirilean hil zen.
Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak prentsaurrekoan adierazi duenez, Arana Martijaren funtsa dohaintzan jasotzea "ekarpen garrantzitsua da Bizkaiko Foru Liburutegiarentzat, euskal kulturarekin lotura sendoa baitu".
Contenido patrocinado