Arde Marte, Ginger eta Silitia dira 10. Rockein lehiaketaren kategoria nagusiko finalistak

Rockein lehiaketaren finalistak.
ROCKEIN
Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 18 octubre 2022 18:17

BILBO 18 Oct. (EUROPA PRESS) -

Arde Marte, Ginger eta Silitia taldeak dira Rockein lehiaketaren hamargarren edizioko kategoria nagusiko finalistak, eta Erein, Kaserna eta Pelicanos tokiko artistarik onenaren saria jasotzeko hautagaiak. Finala azaroaren 19an izango da, Basauriko (Bizkaia) Social Antzokian, doako sarrerarekin, eta bertan jakinaraziko dira irabazleak.

Basauriko Udalak antolatzen du lehiaketa, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko udalen eta Bizkaiko Aldundiaren laguntzarekin, eta, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago. Aurtengo edizioan 188 artistak eman dute izena, zazpigarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz.

Bada, antolatzaileek jakinarazi dutenez, talde finalistei dagokienez, Arde Marte Ezkerraldeko pop eta elektronika bikotea da, Saray Dacostak eta Sergio Juarrosek osatua; Ginger punk-rock laukote zarauztarra da, eta Silitia bikote bizkaitar gaztea, 1960ko hamarkadako rock mistikoa eta pop jostagarria uztartzen dituena.

Arde Marte eta Ginger taldeek Eskarabilera saria jasotzeko aukera ere izango dute, eta Erein eta Ginger euskarazko artistarik hoberenearen sarirako hautagai ere badira.

Contenido patrocinado