Badator Marijaia! izeneko bideoklipa atera dute, Bilboko Aste Nagusia sustatzeko

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 11 agosto 2015 17:34

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

   Sarean da dagoeneko Harrapazank aisialdiko zirkuituaren 10. edizioko gazte finalistek 2015eko Aste Nagusirako egin duten bideoklipa, "Badator Marijaia!" izenekoa. 1997ko Aste Nagusiko ikur bihurtu zen abestia bertsionatu eta koreografiatu dute, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

   Bideoan, 9tik 18 urtera bitarteko 30 gazte dira protagonistak, Bilboko Konpartsak eta Euskal Gorrak elkarteen, Arbolarte zentroko adiskideen eta Kepa Junkera trikitilaria, Galder Perez, Koikili Lertxundi, Mikel Martinez edo Itziar Ituño  bezalako hainbat lagun ezagunen laguntzarekin.

   Uztailaren lehenengo egunetan grabatu zen bideoklipa; hain zuzen ere, hilaren 2an Zazpi Kaleetan eta hilaren 3an Areatzaren eta Plaza Barriaren inguruetan. Edozelan ere, zirkuituko parte-hartzaile gazteak ekainaren erdialdean hasi ziren musika eta koreografiak entseatzen  eta soinu grabazioak egiten.

   Euskaltzaleen Topagunea izan da, Bilboko Udalaren laguntzarekin, bideoklip hau egitea proposatu zuena, Harrapazank zirkuituaren hamargarren urteurrenaren harira. Izan ere, zirkuitu hau aitzindaria da euskara sustatzen gazteen artean esperientzia positiboen, parte hartzaileen eta erakargarrien bitartez.

   Bideoa ikusteko helbidea hau da:

   http://harrapazank.com/badator-marijaia-bideoklipa/#sthash.gZT2rFNC.dpuf

Contenido patrocinado