Barakaldoko Arrontegi zubitik oinez zihoan gizon bat atxilotu dute agenteei desobeditzeagatik

Archivo - Arrontegiko zubia
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 6 febrero 2026 9:39

BILBO 6 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du ostiral honetan agintaritzako agenteei desobeditzeagatik, Barakaldoko (Bizkaia) Arrontegiko zubitik irteteari uko egin eta gero. Zubitik oinez zihoan, eta horrek arriskua dakar bere osotasunarentzat zein gainerako bide erabiltzaileentzat, Eusko Juarlaritzako Segurtasun Sailaren arabera.

Ertzaintzak gidarien zenbait abisu jaso ditu ostiral honetako 07:30 aldera, BI-30 errepidean Getxorako noranzkoan oinez zihoan pertsona bat ikusi dutelako Arrontegiko zubiaren parean. Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitateko patruila bat berehala bertaratu da, oinezkoa aurkitu du eta bidetik irten behar zuela adierazi dio, oinezkoek debekatuta baitute zubitik ibiltzea.

Hala ere, gizonak ez die jaramonik egin agenteen argibideei eta identifikatzeari ere uko egin dio. Hori dela eta, azkenean, atxilotu egin dute agintaritzaren agenteei desobedientzia larria egiteagatik eta bide segurtasunaren aurkako delitu bat egiteagatik. Gainera, trafiko bolumen handia zegoen inguruan ordu horietan, eta hori arriskutsua zen pertsona horren eta gainerako bide erabiltzaileen osotasunerako.

Atxilotutako gizonezkoa ertzain-etxera eraman dute beharrezko izapideak egiteko, eta, orain arte, ez du bere burua identifikatu nahi izan.

Contenido patrocinado