Barakaldoko Udalak informazio kanpaina egingo du auzoetan izapideak egiteko bulego elektronikoak daudela gogorarazteko

Gorka Zubiaurre Barakaldoko Udaleko Alkatetzako zinegotzia
BARAKALDOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 27 marzo 2025 16:24

BILBO 27 Mar. (EUROPA PRESS) -

Barakaldoko Udalak (Bizkaia) informazio kanpaina berri bat jarriko du martxan datorren astean, udaletxera joan beharrik izan gabe izapideak egiteko hiriko auzoetan bulego elektronikoak daudela gogorarazteko. Hain zuzen ere, Barakaldok bederatzi bulego elektroniko ditu, administrazioa auzoetara hurbiltzeko asmoz.

Gorka Zubiaurre Barakaldoko Udaleko Alkatetzako zinegotziak adierazi duenez, "kanpaina honen bidez herritarrei gogorarazi nahi diegu izapideak eroso eta etxetik gertu egiteko aukera dutela udaletxera joan beharrik gabe".

Bulego elektronikoak Herriko Plaza, Gurutzeta, San Bizente, Lasesarre, Zuazo-Arteagabeitia, Retuerto, Lutxana, Zaballako Gizarte Ekintza eraikina eta Inguralde daudem, eta ordutegi oso zabalak dituzte, 08:00etatik 22:00etara, dauden udal espazioen arabera (gizarte etxea, kultur etxeak, kiroldegiak).

Bulegook zerbitzu asko eskaintzen dituzte, hala nola errolda agiriak eskatzea, ordainagiriak ordaintzea (TAO, Barakaldo Kirolak) eta, berritasun modura, errolda ziurtagiria eskuratzea. Barakaldoko Udalak antolatzen dituen jarduerak, ikastaroak eta tailerrak, dokumentuen erregistroa edo kirol instalazioen erreserba ere kontsulta daitezke.

"Gainera, oso erraza da erabiltzea, NANa bakarrik behar baita. Eta duela astebetetik hona Udaleko eta Enplegu Planeko langileak ditugu bulego elektronikoetako hainbat gunetan erabiltzaileei sortzen zaizkien zalantzak argitzeko eta herritarrak bulego elektronikoen erabilerara ohitzeko", adierazi du Zubiaurrek.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado