BBK-k bertan behera utzi ditu udalekuak

BBKren udalekuak Busturiako Urdaibai Zentroan, aurreko urte batean
BBK
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 15 mayo 2020 17:18

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

BBK-k bertan behera utzi ditu Urdaibai Zentroan egiten dituen udalekuak, "funtzionamendua bateraezina delako haurren osasuna zaintzearekin", fundazioak ostiral honetan jakinarazi duenez.

Udalekuen lehenengo txandak ekainaren 22an hasi behar zuen egonaldia Busturian, baina BBK-k egiaztatu du gaur egun ez dagoela baldintza egokirik abuztuaren amaierara arte aurreikusitako udaleku programa gauzatzeko.

"Covid-19 gaitza kutsatzea eragozteko gaur egungo osasun protokoloek
bideraezin egiten dute uda honetarako programatutako jolas jarduera asko
egitea, baita edukiera, garraio, ostatu edo elikadurarekin lotutako beste
baldintza batzuk betetzea ere", azaldu du.

Gainera, BBKren arabera, osasun krisiaren ondorioz abian jarritako neurriek eragotzi egiten dute udalekuen programak dituen hezkuntza, bizikidetza eta sozializazio helburuak lortzea.

Horu guztia dela eta, BBK-k udalekuak bertan behera utzi behar izan ditu, lehen aldiz 37 urtean. Azken ordura arte, ordezko aukerak bilatzen saiatu da, baina osasun agintariek ezarritako neurriak eta zentroaren beraren zenbait baldintza balioetsi ostean, udalekuak bertan behera uztea erabaki du atsekabez.

BBK Fundazioak familientzat gauzatzen dituen ekimen eta proiektuen artean, udalekuak dira jarduera errotuen eta estimatuenetariko bat. Proiektua 1960ko hamarkadan sortu zen lana eta familia bateragarri egiteko aukera eskaintzeko helburu nagusiarekin.

Contenido patrocinado