BBK Urdaibai Zentroaren udalekuetan izena emateko epea irekita dago martxoaren 23ra arte

Archivo - BBK Klima Urdaibain
BBK - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 3 marzo 2026 12:15

BILBO 3 (EUROPA PRESS)

Busturian dagoen BBK Urbaibai Zentroak Udalekuak 2026 programa antolatu du datorren udarako 2013 eta 2019 artean jaiotakoentzat, eta izena emateko epea zabalik dago martxoaren 23ra arte. Udalekuen 41. edizioa izango da, eta, beste behin, aisialdirako gunea eskainiko diete haurrei modu ludikoan eta kooperatiboan ikasteko, kasu honetan, planetaren oraina eta etorkizuna zaintzen, klima aldaketaren aurkako sentsibilizaziora bideratutako jardueren bidez.

BBK-k jakinarazi duenez, jasangarritasunaren aldeko apustua BBK udalekuen edizio berriko eredu gastronomikoan ere nabarituko da, elikadura osasungarria, orekatua, tokikoa eta kalitatezkoa lehenetsiko baita. Haurrek menu dibertigarriak izango dituzte, modu osasungarrian prestatutako platerekin eta 0 kilometroko produktuekin, BBK-k lehen sektorearekin duen konpromisoaren parte gisa.

Bestalde, BBK Udalekuak 2026 programak euskara ohiko komunikabide gisa sustatzen, baloratzen eta indartzen jarraitzen du, eta ingelesaren erabilera modu erraz eta dibertigarrian bultzatzearen alde ere egingo du.

Izena emateko epea martxoaren 23ra arte dago zabalik, eta, beste batzuetan bezala, beharrezkoa izango da interesdunek erabiltzaile gisa alta ematea BBK y TÚ atarian (https://bbkytu.bbk.eus/), 'Pertsonak' atalean, ondoren udalekuetan parte hartzeko eskaera osatzeko. Prezioa 235 euro da, eta lau txanda antolatu dira: ekainaren 29tik uztailaren 4ra, uztailaren 6tik 11ra, nuztailaren 13tik 18ra eta uztailaren 20tik 25era.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado