Belako taldeak 'Plastic Drama' disko berria aurkeztuko du Euskaldunan abuztuaren 27an

Belako
BELAKO - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 23 julio 2020 12:03

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Belako musika talde bizkaitarrak 'Plastic Drama' bere laugarren diskoa aurkeztuko du datorren abuztuaren 27an zuzenean Bilboko Euskalduna Jauregian. Hain zuzen, lana argitaratu baino ordu batzuk lehenago emango dute kontzertua, areto bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez.

Disko berriaren aurrerapen kantak aurkeztu ondoren, Mungiako taldea buru-belarri sartuko da orain lanaren zuzeneko aurkezpenean. Horrela, autozineetan egindako bira labur baten ondoren helduko da Euskalduna jauregira.

Bi egun beranduago, abuztuaren 29an, Bartzelonako Primavera Sound jaialdiko Las Nits del Forum gunean arituko da, eta hilaren 30ean, aldiz, Madrilgo La Riviera aretoko Crew Nation zikloan.

Euskaldunako kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan, 22 euroren truke (kudeaketa gastuak barne). Kutxabanken #KreoEnTiKultura kanpainaren https://ticket.kutxabank.es/kreoenti/public/janto/# webgunearen bitartez erosten bada 5 euroko beherapena izango da sarrerako.

Contenido patrocinado