Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel irabazlea bozkatzkeo epea asteartean bukatuko da

Hiru kartel finalistak
BERMEOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 15 julio 2024 14:00

BILBO 15 Jul. (EUROPA PRESS) -

Herritarrek Bermeoko (Bizkaia) 2024ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel irabazlea aukeratzeko epea asteartean bukatuko da, uztailaren 16an. 'Collagea jaiak', 'Xixili eta kitxu!' eta 'Xixili ta konfeti' dira epaimahaiak aukeratutako hiru kartelak, eta ikusgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean (09:00-14:00 eta 17:00-21:15) eta Bermeoko Udalaren webgunean.

Pertsona bakoitzak baten bakarrik bozka dezake, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean dagoen kutxan edo https://forms.gle/6dHs1UEAB7LJs3J78 estekaren bidez. Kutxan jasotako botoek %70eko balioa izango dute, eta sarean emandakoek %30.

Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, aurten 13 kartel aurkeztu dira lehiaketara. Jai Batzordeko kideek eta udala osatzen duten alderdietako ordezkari banak osatu dute epaimahaia, eta aukeraketa egiterako orduan kontuan izan dituzte kalitate artistikoa, originaltasuna, herriko jai giroa adieraztea eta lehiaketaren oinarrietako ezaugarriak jasotzea (jai herrikoiak eta herritarrentzat izatea, parte hartzaile eta sortzaileak, euskaldunak, feministak, solidarioak eta ekologistak).

Epaimahaiak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei, egindako lanagatik eta Bermeoko jaietako kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartzeagatik.

Contenido patrocinado