BILBO 11 Jul. (EUROPA PRESS) -
Ohiko bilbainadak izango dira Bilboko Aste Nagusian goizero Casilda Iturrizar parkeko pergolan, abuztuaren 17tik 24ra bitartean. Guztira zortzi kontzertu izango dira, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.
Los 5 Bilbainos, Bilbao Mapamundi, Gau Pasa eta Los Chimberos taldeek egingo dituzte emanaldiak, 12:00etan, eta agertokian txandakatuko dira Aste Nagusiko zortzi egunetan, hiriko abesti herrikoiak birpasatuz. Pasodobleak, habanerak, folklorea eta euskal musika ere entzungo dira.
Gainera, Bilbainaden XXXVII. Lehiaketako sariak banatuko dira bertan abuztuaren 22an, 12:00etan. Bilboko Udalak antolatzen du lehiaketa, Radio Nervion irratiarekin eta TeleBilbao telebistarekin elkarlanean, eta arrakasta handia izaten du adinekoen artean. Juan Mari Aburto alkatea izango da ekitaldian, udalbaltzako beste kide batzuekin batera.