Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa iturri berriztagarriekin sortutako energia elektrikoarekin hornitzen da %100ean

Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 27 enero 2020 11:49

BILBO 27 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa iturri berriztagarriekin sortutako energia elektrikoarekin hornitzen da guztiz 2020. urteko hasieratik. Guztirako 415GWh kontsumoarekin 592 puntura hornitzeko kontratuak urteko bederatzi milioi euroko gastua ekarriko du erakundearentzat datozen bost urteetan.

Horrela, iraunkortasunarekin duen konpromisoaren ildotik, eta ekonomia zirkular baterako trantsizioa egiteko beharra dela eta, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak %100ean energia iturri garbien bidez hornitzeko erabakia hartu du.

Erakundeak jakinarazi duenez, kontratu berriak aukera ematen du datozen bost urteetan energiaren erosketa prezioa finkatzeko, eta horrek, "malgutasun handia eskaintzen du energiaren merkatuak eskaintzen dituen momenturik onenak aprobetxatzerako orduan".

Bestalde, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak aurreikusi du datozen asteetan esleitzea Beteluriko edateko ura tratatzeko estazioan elektrizitate fotovoltaikoa sortzeko zentral bat eraikitzeko obra. Estazioaren autokontsumora bideratutako instalazio horri esker, %15 murriztu ahalko da estazioaren faktura elektrikoa; estazio hori da erakundeak kudeatzen duen edateko ura tratatzeko nagusia.

Instalazio fotovoltaikoa azalera handieneko ur tratatuko biltegiaren gainean instalatuko da, hegoaldera begira, eta 1.488 eguzki panelek estaliko dute. Beteluriko edateko ura tratatzeko estazioak eguzki orduekin (1.200 ordu urtean) betetzea espero den 500 kwh-ko kontsumoa du.

Contenido patrocinado