BILBO 16 Ago. (EUROPA PRESS) -
Bilboko eta Palma arteko hegaldi bat bertan behera geratu da gaur goizean. Goizeko 9:00etarako aurreikusita zegoen hegaldia, baina DANA dela eta arazoak izan ditu Balear uharteetako aierportuak.
AENA-k EuropaPress-i baieztatu dio hegaldia Volotea konpainiakoa zela eta bertan behera utzi dutela arriskutsua zelako.
Hala ere, aurreikusita dago 11:30erako aireratzea hurrengo hegaldia Bilbotik Menorkora.