Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du asteazkenean Surben Bilbao Basket-Tofas Bursa partida dela eta

Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 4 marzo 2025 12:46

BILBO 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Bilbobusen E7 lotura linea jarriko du martxan asteazkenean, maretxoaren 5ean, Surne Bilbao Basket eta Tofas Bursa taldeek Bilbao Arena pabiloian jokatuko duten FIBA Europe Cup lehiaketaren final laurdenetako joaneko partida dela eta

Hain zuzen, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, autobusak hamar minutuan behin irtengo dira Plaza Biribilatik Bilbao Arenara partida hasi baino ordubete lehenagotik, hau da, 19:00etatik.

Partida amaitzean ere, autobusak maiztasun berarekin aterako dira Bilbao Arenako Askatasuna/Parkea geralekutik Plaza Biribilera, Erriberako merkatutik eta Areatzako zubitik igarota, geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Gainera, partida bukatu eta ondorengo minutuetan, 30, 71, 75 eta 76 autobus lineek ibilbidea aldatuko dute erabiltzaileei hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzu bizkorragoa emateko, Askatasuna/Parkean beste geraldi bat eginez Zabalburu/Hurtado Amezaga norabidean.

Orobat, Bilboko Udalak gogorarazi du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan metro, tren eta tranbia geralekuak daudela hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak, eta taxi geraleku bat jarri dela Askatasuna etorbideko 11n.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean: www.bilbao.eus/bilbobus

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado