Bilboko Juan Guisasola kaleko tarte bat itxiko da asteazkenean eta ostegunean lanak egiteko

Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 3 marzo 2025 18:04

BILBO 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak jakinarazi du zirkulaziorako itxiko duela Juan Guisasola kaleko zati bat eta aparkalekuak okupatuko dituela asteazkenean eta ostegunean, matxoaren 5ean eta 6an, lan batzuk egin ahal izateko.

Hain zuzen, sare bat jartzeko lanak direla-eta okupatuko da Juan Guisasola kalea, Boluetako Santa Ana kalearen eta Iturriaga kalearen artean, 09:00etatik 15:00etara bitartean, gutxi gorabehera.

Ibilgailuek Losada Margolaria kalea, Union Begoñesa etxaldea eta Iturriaga kalea hartu beharko dituzte ordezko bidea egiteko, eta okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aldez aurretik. Langileak egongo dira inguruan garajeetako sarrera-irteerak bideratzeko.

Contenido patrocinado