BILBO 30 Nov. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Udalak aisialdiko begiraleen Aisiola, Urtxintxa Eskola eta Gaztetxo Eskola elkartea aintzatetsiko ditu ostiralean, abenduaren 1ean, Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatzen duen omenaldian.
Ekitaldia 10:00etan izanjgo da, udaletxeko Arabiar aretoan, Bilboko alkate Juan Mari Aburto buru dela. Berarekin batera, Eider Inunciaga Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietako zinegotzia eta udalbatzako kideak izango dira.
Bada, aurten, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, aisialdiko begiraleentzako euskarazko trebakuntzan diharduten hiru elkarteen lana eta konpromisoa eskertu nahi du, eta, hala, Aisiola, Urtxintxa Eskola eta Gaztetxo Eskola sarituko ditu.
Ekitaldian Bilboko Udal Txistulari Bandak hartuko du parte eta, amaieran, txokolate beroa emango da. 'Streaming' bidez ere ikusi ahal izango da, www.bilbao.eus udal webguneko 'Bilbao Zuzenean' atalean.