AYUNTAMIENTO DE BILBAO - Archivo
BILBO 16 Ago. (EUROPA PRESS) -
Bilboko jaiak, bihar, ostirala, abuztuak 17 hasten dira eta Ertzaintzak eta Udaltzaingoak herritarrei eskatzen die arreta handiagoa jar dezatela kalean.
Udaltzaingoak eta Ertzainztak elkarlanean eta modu koordinatuan, indartu egin dituzte segurtasuna eta zaintza, bai jai-esparruen barruan eta kanpoan ere.
Bilboko Udalak gogoratzen du diru-zorroen, poltsen eta mugikorren lapurretak jende asko pilatzen den lekuetan gertatzen direla; batez ere, ostalaritzako lokaletan eta jai-esparruetan. Hori dela eta, herritarrei gomendatzen zaie arreta berezia jartzeko euren gauza pertsonalen gainean.