Bilboko Udalak Zorrotza puntako hirigintza etorkizunari buruzko informazioa emango die auzotarrei

Zorrotza puntaren infografia
BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 9 febrero 2026 14:48

BILBO 9 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak Zorrotza puntako hirigintza etorkizunari buruzko informazioa biltzen duen liburuxka bat banatuko du Zorrotzako postontzietan eta auzotarrei zuzendutako bi informazio saio antolatu ditu.

Hain zuzen, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, aste honetan hasiko da InfoBilbao informazio liburuxka Zorrotzako postontzietan banatzen, gunerako aurreikusitako hirigintza berroneratze prozesuaren berri emateko herritarrei eta eremuaren etorkizuna definitzen parte har dezaten sustatzeko. Guztira, 5.000 liburuxka banatuko dira auzoko bizilagunen artean, eta beste 500 ale 8. barrutiko udal ekipamendu nagusietan.

Dibulgazio materialak modu argi eta bisualean aurkezten du Zorrotza puntako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketari buruzko funtsezko informazioa. Aldaketa hori gaur egun izapidetzen ari da. Era berean, aztertzen ari diren antolamendu-alternatibak ere aurkezten ditu.

Bilboko Udalak "prozesu hurbila eta parte hartzailea bermatzeko borondatea" du, eta hortik dator informazio liburuxkaren postontzietako banaketa, "auzotarrei erraztu nahi baitzaie hasieratik informazio eskuragarria izatea".

Liburuxkaren banaketa bat dator Zorrotza puntako hirigintza aldaketari lotutako partaidetza prozesuaren hasierarekin. Prozesu hori otsailean eta martxoan egingo da, eta, lehen urrats gisa, Bilboko Udalak bi informazio saio; bilerak otsailaren 17an eta 18an izango dira, Zorrotzako udaltegian, eta abisuak ipiniko dira atarietan deialdiak iragartzeko.

Lehenengo saiora, otsailaren 17kora (martitzena), prozesua ezagutu eta iritziak eman nahi dituzten pertsona guztiak daude gonbidatuta; 18:30ean hasiko da. Ordu berean hasiko da hurrengo eguneko saioa, otsailaren 18koa (eguaztena), Barrutiko Kontseiluko kideei zuzendua.

Saiootan zehazki azalduko dira proposatutako antolamendu alternatibak eta prozesuaren hurrengo urratsak. Beharrezkoa izanez gero, parte hartzea bultzatzeko saio gehiago programatuko dira hurrengo asteetan.

Aurrez aurreko bilera horiez gain, parte hartzeko prozesuak informatzeko eta parte hartzeko beste bide batzuk ere izango ditu. Haien artean daude Zorrotzako Udaltegiko hallean dauden informazio panelen erakusketa -dagoeneko martxan- eta banakako arreta zerbitzua, zeina aurretiko hitzorduarekin eskatu beharko baita planeamiento@bilbao.eus helbide elektronikora idatziz edo 94 420 43 07 telefonora deituz.

Contenido patrocinado