BILBO 5 Ene. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Udaltzaingoak 18 patruila auto berri estreinatzen ari da egunotan. Ibilgailu berriak auzoetako ikuskaritzetarako dira eta 'renting' sistemaren bidez eskuratu dira. Zehazki, 48 hilabeteko alokairuan hartu dira autoak, 12 hilabete gehiago luzatzeko aukerarekin.
Ibilgailu berri guztiak Ford C-Max Ecoboost modelokoak dira, eta 12k atxilotuen ekipoa daukate, hau da, manpara bat, astearte honetan Bilboko Udaletik jakitera eman dutenez.
Udaltzaingoko ibilgailuak berritzean, energia eraginkortasunaren alde ere egin nahi du Bilboko Udalak, bai kontsumoari dagokionez, bai CO2 gutxiago isurtzeari dagokionez.
Gaur egun, Bilboko Udaltzaingoak 127 ibilgailu ditu (109 turismo, furgoneta eta lur orotako ibilgailu eta 18 motozikleta), bereizgarriarekin errotulatuta. Horietatik guztietatik, 51 'renting' sistemaren bidez eskuratu dira, eta gainerakoak udalaren jabetzakoak dira. Batez beste 1.250.000 kilometro egiten dituzte.