BILBO 12 (EUROPA PRESS)
Bilboko Udalak 2026. urteko aratusteak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketako sei diseinu finalistak aurkeztu ditu eta herritarrek astelehen honetatik igandera bozka dezakete beren proposamenik gogokoena bertatik bertara Abandoko Udaltegian eta sarean www.bilbao.eus webgunearen bidez.
Nerrikuntza gisa, aurten herritarren bozketaren pisua, telematikoa zein aurrez aurrekoa, handiagoa izango da (%35 kasu bakoitzean) epaimahaiaren botoarena baino (%30), Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez.
Sei kartel finalisten izenak hurrengo hauek dira: 'Bilbao se disfraza', 'La sardina gondolera', 'El carnaval camina hacía Bilbao', 'Bilbao colorido', 'Dena prest! - ¡Todo listo!' eta 'Aratuste dantzariak'.
Itziar Urtasun Jaietako Batzorde Mistoko presidente eta Bilb0ko Udaleko Berdintasun eta Jaietako zinegotzia, Asier Abaunza eta Esteban Goti zinegotziak, Bilboko Konpartsen ordezkaria, Alicia Fernandez Rekalde aretoaren zuzendaria, Julia Dieguez Deusto Bizirik Elkartearen presidentea, Roberto Forcen kazetaria eta Alex Hernandez antzerki sortzailea izan dira epaimahaikideak.
Era berean, epaimahaiak adimen artifizialaren erabileraren inguruko aholkularitza izan du, Borja Sanz Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearen doktore arduradunarena, hain zuzen ere.
Lan finalisten hautaketan, epaimahaiak kontuan hartu ditu kartela egiteko orduan erakutsitako kalitate teknikoa eta gaien barietatea. Kartel finalistak 91 lanen artean hautatu dituzte, eta, jatorriari dagokionez, 14 Bilbokoak izan dira, 28 Euskadikoak, 41 Espainiako Estatukoak eta 8 beste herrialde batzuetakoak.
Kartel irabazlearen egileak 2.000 euroko saria jasoko du, eta urtarrilaren 21ean emango da haren berri prentsaurreko batean, Bilboko udaletxean.