Bizkaiko Aldundiak Precicast Bilbaoren Sestaoko lantegi berriaren obrak lizitaziora atera ditu

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 11 noviembre 2015 15:12

BILBO 11 Nov. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak Precicast Bilbao (PCB) taldearen lantegi berriko industria nabea egiteko obra lizitaziora atera du, Azpiegiturak Kide Bakarreko Sozietate Publikoaren bidez. Precicast Bilbao Industria de Turbo Propulsores (ITP) euskal taldearen enpresa filiala da eta lantegi berria Sestaoko Industrialdean egongo da kokatuta, Unai Rementeria ahaldun nagusiak eta Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak maiatzean iragarri zuten moduan.

Pradalesek asteazken honetan Batzar Nagusietan egin duen agerraldian azaldu duenez, "Sestao Bai sozietatearen ondare oreka berriro osatzeko 2015ean hartutako neurriek lortu dute PCBren industria instalazioen zabalkundea Bizkaiko industrialde horretan kokatzea, eta PCB taldeak 200 milioi euroko inbertsioa egiteko asmoa du, baita lantegi berria bete betean lanean izango den 2021. urtean 200 lanpostu berri sortzeko ere".

Azpiegiturak industria nabea egiteko obra burutzea (4.615.422,30 euroko oinarrizko aurrekontuan eta hamar hilabeteko epean burutzeko, eskaintzak aurkezteko epea 2015eko abenduaren 1ean amaitzen delarik) eta obraren zuzendaritza fakultatiboa (150.000 euroko gehienezko aurrekontuan eta eskaintzak aurkezteko epea 2015eko azaroaren 23an amaitzen delarik) atera ditu lizitaziora.

Contenido patrocinado