BILBO, 28 (EUROPA PRESS)
Bizkaiko Batzar Nagusiek harrera egingo diote Surne Bilbao Basket taldeko ordezkaritza zabal bati asteartean, apirilaren 29an, Gernikako Batzarretxean, FIBA Europe Cup txapelketa irabazteagatik.
Talde bilbotarrak lehiaketako finaleko itzulerako partida jokatu zuen joan den asteazkenean PAOK Salonikaren aurka Grezian, eta, 84-82 galdu zuen arren, joanekoan Bilbon lortutako zazpi puntuko aldeari esker irabazi zuen azken kanporaketa.
Bada, Bizkaiko Batzar Nagusiek jakinarazi dutenez, harrera ekitaldia 17:00etan hasiko da eta itxita egongo da jendearentzat, "baina batzarkideak egongo dira bertan lurraldeko herritar guztien ordezkari bezala".
Ana Otadui lehendakariak, mahaiko kideek eta batzarkide taldeetako bozeramaile eta batzarkideek ordezkatuko dituzte Bizkaiko Batzar Nagisiak, eta saskibaloi taldearen aldetik, jokalari eta teknikariekin batera, Isabel Iturbe presidentea eta zuzendaritza batzordeko kideak egongo dira bertan.