Bost film lehiatuko dira Donostia Zinemaldian X. Sebastiane Latino saria irabazteko

X. Sebastiane Latino saria.
DONOSTIA ZINEMALDIA
Europa Press País Vasco
Publicado: domingo, 24 julio 2022 10:50

DONOSTIA 24 Jul. (EUROPA PRESS) -

Gehitu Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkarteko kideek osatutako epaimahaiak Latinoamerikako bost film izendatu ditu hautagai Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan emango den X. Sebastiane Latino saria irabaztekoi. 'Errante corazón (Ámame)', 'Marte um (Mars One)', 'Petit mal', 'Sublime' eta 'Un varón' dira bist pelikulak.

LGTBI komunitatearen aldarrikapenen eta balioen defentsa kontinente osoan ondoen jasotzen duen Latinoamerikako film luzeari emango zaio saria, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Gehitu elkarteko kideek adierazi dutenez, "hautaketa horrek LGTBI pertsonen pluraltasun, aniztasun eta kontraesan guztiak islatzen ditu". Halaber, nabarmendu dute ordezkaritza horrek agerian uzten duela "horrelako pertsonek jasaten duten LGTBIfobia beste hainbat faktorerekin gurutzatu behar dela, hala nola adinarekin, klase sozialarekin eta legezko egoerarekin, faktore horiek batzuetan okerragotu egiten baitituzte kolektiboko pertsonen bizi proiektuak".

"Horregatik guztiagatik, zailagoa da jende gazteenaren begirada garbi, ez-binario eta aurreiritzirik gabekoak guzti-guztion begirada bihurtzea", gaineratu dute.

2021ean Anita Rocha da Silveiraren 'Medusa' film brasildarrak eskuratu zuen Sebastiane Latino Saria; emakumearen eta LGTBI kolektiboaren errealitatea fantasiazko zinemaren bidez deskribatu zuen zuzendariak lan horretan.

Sebastiane Latino sariaren hamargarren edizioa izango da aurtengoa, eta abuztuan jakinaraziko da irabazlea. Deialdiaren bidez, Gehituk Latinoamerikako LGTBQ+ zinema babesten jarraitzen du Donostia Zinemaldiaren esparruan.

Era berean, Zinemaldiaren 70. edizioan zehar (irailaren 16tik 24ra), Iberoamerikako LGTBI Zinema Jaialdien VIII. Topaketa ere antolatuko dute; Espainiako eta Latinoamerikako 25 zinema jaialdi baino gehiagotako ordezkariak bilduko dira bertan.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado