Bullyingaz hausnartzeko jardunaldia izango da ostiralean, Azpeitian

Bullyingaz hausnartuko dute ostiralean Azpeitian
THINKSTOCK
Actualizado: jueves, 23 noviembre 2017 13:37

DONOSTIA, 23 (EUROPA PRESS)

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Azpeitiko Udalak "Bullyingaren mugak gainditzen" jardunaldia egingo dute ostiralean, azaroaren 24an, Gipuzkoako herriko udaletxeko Ganberan. Bullying gaiaren inguruan lan egiten duten eragileak biltzea eta komunitate moduan gai honetan nola eragin daitekeen hausnartzea da topaketaren helburua.

Antolatzaileen esanetan, azkenaldian bullyinga "arazo larri" bihurtu da ikastetxeetan eta gizartean, eta jardunaldiak gaia aditu desberdinekin eta alderdi desberdinetatik lantzeko aukera emango du. Gaiaren inguruan herriko ikastetxeetan egiten den lana gertutik ezagutzeko aukera izango da. "Uste dugu denontzat aberasgarri izan daitekeen eguna izan daitekeela", esan dute.

Jardunaldiaren xede dira bullyingari aurre egiteko komunitatearen inplikazioaren beharraz konturatzea eta aurre egiteko estrategia desberdinak ezagutzea, bai prebentzio mailan bai detekzioaren ondoren. Gainera, gaia genero eta gailuekin lotu nahi dute, "batetik, generoak halako egoeretan duen eragina aztertzeko eta, bestetik, gailuen eragina aztertzeko eta hauek eman al dizkiguten aukerez ohartzeko". Horretarako, aditu, profesional eta familiak elkartuko dituzte.