CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute antolatzaileek, "behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako"

CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute antolatzaileek
ELHUYAR
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 28 julio 2025 10:44

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

CAF-Elhuyar sarietan etena egitea erabaki dute erakunde antolatzaileek, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako", astelehen honetan prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Hain zuzen ere, 30 urtez euskarazko zientzia dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyar, eta egun 31. edizioa zegoen martxan.

"Baina sarietan etena egitea erabaki dugu erakunde antolatzaileok, sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako", berretsi dute.

Jakinarazi dutenez, azken urteotan jasotako lan kopuruak "nabarmen" behera egin du aurten, eta testuinguruak ere "ez du ahalbidetzen sariketa baldintza txukunetan egitea".

Horregatik, etena egin, eta, aurrera begira, euskarazko zientzia dibulgazioko lanei ikusgarritasuna emateko moduez hausnarketa irekiko dute datorren ikasturtetik aurrera. Aurtengo parte hartzaileei barkamena eta esker ona adierazi diete, bide batez.

Contenido patrocinado