Dantzan Bilaka programaren 18. edizioa Artiumen amaituko da asteburu honetan, hiru eguneko jardunaldian

Dantzan Bilaka 2024
ARTIUM
Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 8 octubre 2024 16:53

GASTEIZ 8 Oct. (EUROPA PRESS) -

Dantzan Bilaka egitasmoaren 18. edizioa Gasteizko Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan bukatuko da ostiraletik igandera, urriaren 11tik 13ra, hiru eguneko jardunaldian, eta sorkuntza koreografikoko prozesuak aurkeztuko dira zenbait formatutan museoko espazioetan.

Gasteizko museoko iturriek jakinarazi dutenez, programarn edizio honetan, Aitzol Iraolak, Alazne Lastra Crespok, Izaro Ieregi Gonzalezek, Maider G. Etxegibelek, Nagore Tamayo Goñik, Rebeca Barrosok eta Stefano Mattiellok urtean zehar garatu dituzten prozesu artistikoak erakutsiko dituzte. Gainera, Rosa Casadok tailer ireki bat eskainiko hiru egunetan.

Dantzan Bilaka koreografiaren arloko sortzaile hasiberrien prozesu artistikoei laguntzeko programa da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearen arteko lankidetzaren emaitza da. Bere jarduerak urtean zehar zabaltzen dira eta azken jardunaldietan amaitzen dira, aurten Artium museoaren eta Azala Kreazio Espazioaren laguntzarekin.

Contenido patrocinado