Donostiako Udalak pertsonak eta bizikletak zenbatzeko gailua jarri du Kontxa pasealekuan

Kontxa pasealekuan jarritako gailua
DONOSTIAKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 14 abril 2016 14:14

DONOSTIA, 14 (EUROPA PRESS)

   Donostiako Udalak pertsonak eta bizikletak zenbatzeko gailua jarri du Kontxa pasealekuan, La Perlaren ondoan. Helburua da bertatik pasatzen diren pertsona eta bizikleta kopurua ezagutzea, eta horretarako bi sentsore jarri dira bertako kale argi batean. Horiei esker, egunero bertatik igarotzen diren pertsona kopurua jakin ahal izango da. Era berean, bidegorrian bi espira jarri dira bi norabideetan pasatzen diren bizikleta kopurua ezagutu ahal izateko.

   Sentsore bakoitzak DinyCONT software sistemari bidaliko dio informazioa eta sistema horrek eguneroko datuak gordeko ditu, datu konparazioak egingo ditu eta unean zenbat pertsona zein bizikleta pasatzen diren ezagutzeko aukera emango du, baita batez besteko okupazioa eta okupazio une garrantzitsuenak ere.

   Donostiako Udalak jakinarazi duenez, sentsoreen ondoan makina bat dago. Bertan erakutsiko dira eguneroko datuak -bai oinezkoenak, bai bizikletenak- eta pertsona kopuru gehien pasa den eguna eta datua egongo dira uneoro ikusgai. Gainera, makinak hiriko informazio interesgarria ere erakutsiko du.

   Zenbatzeko gailua ostegun honetan jarri da eta aste osoan frogak egiten egongo dira. Datorren astelehenetik, apirilaren 18tik, martxan jarriko da.

Contenido patrocinado