GASTEIZ 9 Dic. (EUROPA PRESS) -
Dupla bikote aguraindarrak bost kontzertuko bira egingo du urtarrilean Japoniako beste horrenbeste hiritan, 2024an argitaratuko duen disko berria aurkezteko. Gainera, taldeak biran jarraituko du Asiatik bueltan, Euskal Herrian eta Espainiako Estatuko hainbat tokitan, Bidean Produkzioak-ek jakinarazi duenez.
Dupla Aguraingo bi lagun dira eta "musika urbano-aglomeratua sortzen dute landa ingurunetik". Bere proposamenaren barruan elektronika, rocka eta dantza daude, "borroka eta maitasuna, jarrera eta sagardo txotxa". "Ez da erraza bikote arabarra taldekatzea, baina lau urteko ibilbidean 150 kontzertu baino gehiago eman dituzte, hori bait da bere aurkezpen gutunik onena", nabarmendu dute.
Orain, 2024an argitaratuko duen disko berriaren 'Fandango Nasty' singlea eta bira aurkeztu du bikoteak. Bira Japonian hasiko da, Espainiako Estatuko eta Euskal Herriko aretoetatik jarraituko du eta "gehiago ezin dutenean amaituko da".
Japoniako bira urtarrilaren 16an hasiko da, Nozawan, eta Myokon (urtarrilak 17), Hakuban (19), Kumegawan (20) eta Shinjukun (21) jarraituko du. Asiatik bueltan, Duplak Madrilen joko du otsailaren 23an, Gasteizen martxoaren 1ean, Bilbon martxoaren 7an, Santiagon martxoaren 14an, Oviedon martxoaren 15ean, L'Infiestun martxoaren 16an, Donostian martxoaren 23an, Alacanten apirilaren 19an, Bartzelonan apirilaren 20an eta Iruñean apirilaren 26an.
"Letra satirikoak, pop leloak eta tradizioa eta joera berriak bateratzeko bilaketa nekaezina dira Dupla, euskal eszenaren erreferenteetako bat", adierazi dute.