EAE Europar Batasuneko 15. herrialdearen mailan egongo litzateke berrikuntzari dagokionez

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 19 marzo 2012 11:41
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Europar Batasuneko (EB) Berrikuntza Adierazleen Panelaren (IUS 2011) arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) balioa 0,46 izan zen 2011. urtean, eta horrela, 27-EBn 15. herrialdearen mailan egongo litzateke, batez bestekoaren (0,54) azpitik, Eustaten datuen arabera.

   IUS 2011n, 27-EBko estatuak, puntuazioaren arabera, lau kategoriatan sailka daitezke. Aurreneko mailan berrikuntza liderrak daude, hau da, Suedia (0,75), Danimarka (0,72), Alemania (0,70) eta Finlandia (0,69). Hala ere, Europako benetako liderra (0,83) Suitza da, EBtik kanpo dagoen herrialdea.

   Bigarren kategorian berrikuntza handidun (0,62-0,50) herrialdeak daude: Belgika, Erresuma Batua, Herbehereak, Austria, Luxenburgo, Irlanda, Frantzia, Eslovenia, Zipre eta Estonia.

   Hirugarren maila berrikuntza apaldunak osatzen dute: Italia, Portugal, Txekiar errepublika, Espainia, Hungaria, Grezia, Malta, Eslovakia eta Polonia, guztiak 0,44-0,30 artean. Azkenik, laugarren mailan berrikuntza txikidun herrialdeak daude, hots, Errumania, Lituania, Bulgaria, Letonia (0,26-0,23). EAE (0,46), bigarren eta hirugarren taldeen artean legoke, handidunen eta apaldunen artean.

   Europar Batasuneko Berrikuntza Adierazleen Panela -IUS 2011- hiru bloke nagusitan egituratzen da. Estatuen ekonomiek berrikuntza jarduerak garatzeko duten gaitasuna neurtzen du. Giza-baliabideak, Ikerkuntza-sistema eta Enpresa-inbertsioak dira EAEko berrikuntzaren hiru funtsezko dimentsioak, europar batez bestekoarekiko. Gainerakoan, bere puntuazioa Europar Batasunekoaren azpitik dago.

   Giza-baliabideetan pertsonen kualifikazioa eta hezkuntza neurtzen da, berrikuntzarako datu giltzarri gisa. EAEn hirugarren mailako hezkuntza duen 30-34 urte bitarteko biztanleak %43,7 dira, eta Europako batez bestekoa %33,6 da. Goi-mailako bigarren hezkuntza gainditu duten 20-24 urte bitarteko gazteak %79,1 dira EAEn eta %79,0 27-EBn. Doktore graduatu berriak, 25-34 urte bitartekoak, milako 1,14 dira EAEn, eta milako 1,50 27-EBn.

   Ikerkuntza-sistemaren irekidurak, bikaintasunak eta erakargarritasunak ematen dute zientzia-sarearen nazioarteko lehiakortasunaren neurria. Hemen nabarmentzen da milioi biztanleko nazioarteko koargitaratze zientifikoen kopurua: 498 Euskal AEn, 301 Europan. Herrialdeko doktore guztien artean EBtik kanpokoak direnen ehunekoetan, %18,8 dira EAEn eta %19,2 27-EB.

ENPRESA-INBERTSIOA

   Enpresa-inbertsioan (I+G eta Berrikuntza, enpresek eginak) nabarmentzen da BPGrekiko I+Gko gastu pribatua %1,60 dela EAEn eta %1,23 Europako batez bestekoan. Aitzitik, "Berrikuntza gastua, ez I+G" negozio-zifrarekiko ehunekoan, %0,64 da EAEn eta %0,71 27-EBn.

   Gainerako dimentsioetan puntuazioa Europako batez bestekoaren azpitik dago, baina hortxe ere badira zenbait adierazle non EAEk antzeko puntuazioak dituen, beti ere Europar Batasunarekiko: barne berrikuntza duten ETEak; berrikuntzan lankide diren ETEak; ETE berritzaileak, produktuan edo prozesuan; EBko merkataritza markak; enplegua ezagutza intentsiboko jardueretan; goi eta maila ertaineko teknologia esportazioak; ezagutza maila altuko zerbitzu esportazioak.

   Bestalde, finantzaketa eta laguntza dimentsioan izandako balioak, bai sektore publikoak I+Gn egikaritutako gastuan BPGrekiko portzentajean, bai arrisku-kapitalaren eskuragarritasunean, Europako batez bestekoaren azpitik daude.

   "Aktibo intelektuak" dimentsioan, "PCT patenteen eskariak" eta "EBko diseinuak" adierazleak batez bestekoaren azpitik daude. Gauza bera gertatzen da Berritzaileetan "ETE berritzaileak marketin edo antolaketan" ehunekoarekin eta "Eragin ekonomikoetan" ondokoen negozio-zifrarekin: "Merkatu edo enpresarentzat berriak diren produktuen salmentak eta "Atzerriko diru-sarrerak lizentzia eta patenteengatik".

Contenido patrocinado