EAEk 1.258 langabe gehiago izan ditu abuztuan eta guztira 106.848 daude

Archivo - Lanbide
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 2 septiembre 2026 10:17

BILBO 2 (EUROPA PRESS)

Lanbide enpleguko euskal zerbitzu publikoan erregistratutako datuen arabera, uztailean baino 1.258 langabe gehiagorekin amaitu da abuztua Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), hau da, %1,19ko igoera, eta guztira 106.848 enplegu eskatzaile daude. Urte arteko bilakaerak, ordea, 2.321 langabeko beherakada izan du, iazko abuztuaren aldean (-%2,13).

Sexuari begiratuta, abuztua bukatuta, 62.164 emakume eta 44.684 gizon daude langabezia egoeran EAEn, hau da, uztailean baino 558 (+%0,91) eta 700 (+%1,59) gehiago eta 2025eko abuztuan baino 1.678 (-%2,63) eta 643 (-%1,42) gutxiago, hurrenez hurren.

Adinari dagokionez, 30 urtetik beherako 17.882 langabe daude EAEn, hilabete lehenago baino 413 gehiago (+%2,36) eta duela urtebete baino 114 gutxiago (-%0,63); 30 eta 44 urte arteko langabeak 29.885 dira, uztailean baino 557 gehiago (+%1,90) eta iazko abuztuan baino 2.063 gutxiago (-%6,46), eta 45 urtetik gorakoak 59.081, aurreko hilean baino 288 gehiago (+%0,49) eta 2025ean baino 144 gutxiago (-%0,24).

Sektore nagusien artean, abuztuko langabezia nekazaritza eta arrantzan soilik jaitsi da, uztailean baino 31 langabe gutxiagorekin (-%1,79); gainerakoetan langabeziak gora egin du, 333 langabe gehiagorekin industrian (+%3,36), 160 gehiagorekin eraikuntzan (+%3,08), 666 gehiagorekin zerbitzuetan (+%0,91) eta 130 gehiagorekin aurreko enplegurik gabekoen taldean (+%0,84).

Urte arteko bilakaerari dagokionez, langabezia sektore guztietan jaitsi da, aurreko enplegurik ganekoen kolektiboan izan ezik, 2.129 langabe gehiago izan baititu (+%15,69); nekazaritza eta arrantzan 71 langabe gutxiago zenbatetsi dira (-%4,02), industrian 309 gutxiago (-%2,93), eraikuntzan 121 gutxiago (-%2,21) eta zerbitzuetan 3.949 gutxiago (-%5,08).

Modu honetan, bilakaera hori kontuan izanda, nekazaritza eta arrantzan 1.697 langabe daude denera, industrian 10.254, eraikuntzan 5.357, zerbitzuetan 73.842 eta aurreko enplegurik gabekoen kolektiboan 15.698.

Lurralde historikoei dagokienez, Araban 17.894 langabe daude, uztailean baino 210 gehiago (+%1,19) eta 2025eko abuztuan baino 504 gutxiago (-%2,74), Bizkaian 60.463, hilabete lehenago baino 677 gehiago (+%1,13) eta iaz baino 954 gutxiago (-%1,55), eta Gipuzkoan 28.491, aurreko hilean baino 371 gehiago (+%1,32) eta joan den urtean baino 863 gutxiago (-%2,94).

Azkenik, kontratazioari dagokionez, 54.289 kontratu berri sinatu dira abuztuan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horietatik 11.874 mugagabeak izan dira, hau da, guztizkoaren %21,9.

Contador

Contenido patrocinado