EAEk 706 langabe gehiago izan ditu urtarrilean eta guztira 108.140 daude

Lanbide
EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 3 febrero 2026 9:40

BILBO 3 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 706 langabe gehiago izan ditu urtarrilean abenduarekin alderatuta (+%0,66), eta orotara 108.140 daude. Urte arteko bilakaeran, aldiz, lanik gabeko 1.221 pertsona gutxiago izan dira 2025eko urtarrilaren aldean (-%1,12), Lanbide euskal enplegu zerbitzu publikoan erregistratutako datuen arabera.

Sexuaren arabera, 62.852 emakumezko eta 45.288 gizonezko daude langabezian, hau da, abenduan baino 1.333 gehiago (+%2,17) eta 627 gutxiago (-%1,37), hurrenez hurren. 2024ko urtarrilarekin alderatuta, emakumezko 166 langabe gutxiago (-%0,26) eta gizonezko 1.055 langabe gutxiago (-%2,28) izan dira.

Adinari begiratuta, 30 urtetik beherako 18.195 langabe daude EAEn, hilabete lehenago baino 327 gehiago (+%1,83) eta urtebete lehenago baino 288 gutxiago (-%1,56); 30 eta 44 urte arteko langabeak 29.903 dira, abenduan baino 130 gutxiago (-%0,43) eta 2025eko urtarrilean baino 998 gutxiago (-%3,23); 45 urtetik gorako 60.042 langabe zenbatetsi dira urtarrilean, hilabete lehenago baino 509 gehiago (+%0,85) eta urtebete lehenago baino 65 gehiago (+%0,11).

Sektoreka, abenduaren aldean, langabezia %2,39 jaitsi da nekazaritza eta arrantzan (37 langabe gutxiago) eta %0,95 eraikuntzan (12 gutxiago); aitzitik, %1,48 gehitu da industrian (310 gehiago), %2,26 zerbitzuetan (353 gehiago) eta %1,20 aurreko enplegurik gabekoen taldean (51 gehiago).

Iazko urtarrilarekin alderatuta, langabezia %1,61 jaitsi da industrian (347 langabe gutxiago) eta %1,09 zerbitzuetan (175 gutxiasgo); nekazaritza eta arrantzan, aldiz, %2,65 gehitu da langabezia (38 gehiago), eraikuntzan %1,13 (14 gehiago) eta aurreko enplegurik gabekoen taldean %2,00 (84 gehiago).

Modu honetan, industrian 21.186 langabe daude orotara, zerbitzuetan 15.939, nekazaritza eta arrantzan 1.510, eraikuntzan 1.248 eta aurreko enplegurik gabekoen kolektiboan 4.293.

Lurralde historikoka, Araban 18.506 langabe daude, abenduan baino 174 gehiago (+%0,95) eta 2025eko urtarrilean baino 133 gutxiago (-%0,71); Bizkaian 61.025 langabe zenbatetsi dira, hilabete lehenago baino 551 gehiago (+%0,91) eta urtebete lehenago baino 736 gutxiago (-%1,19), eta Gipuzkoan 28.609, abenduan baino 19 gutxiago (-%0,07) eta 2025eko urtarrilean baino 352 gutxiago (-%1,22).

Azkenik, kontratazioari dagokionez, urtarrilean 59.267 kontratu berri sinatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietatik 15.024 mugagabeak izan dira, hau da, guztizkoaren %25,3.

Contador

Contenido patrocinado