EAEko industriaren prezioak %0,3 igo dira urrian aurreko hilaren aldean eta %8,9 azken urtean

Archivo - Industria
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 23 noviembre 2026 10:59

BILBO 23 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren prezioak %0,3 igo dira urrian aurreko hilarekin alderatuta, eta horrela, azken 12 hilabeteetako aldakuntza jasotzen duen urte arteko tasak %8,9 egin du gora, Eustat euskal estatistika erakundeak landutako datuen arabera.

Azterketa xehatuagoa eginda, erauzketa industriak eta energia elektrikoa, gasa eta lurruna sektoreen prezioek izan dute igoerarik adierazgarriena urrian irailarekin alderatuta, %5,1ekoa eta %4,7koa, hurrenez hurren. Aitzitik, hil artekoan, hurrengo sektore hauetako prezioek egin dute behera gehien: produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (-%1,8), garraio materialaren fabrikazioa (-%0,9) eta zuraren, paperaren eta arte grafikoen industria (-%0,7).

Helburu ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraikiz, irailarekin alderatuta prezioek %1,2ko igoera izan dute energian, %0,1ekoa bitarteko ondasunetan eta %1,4koa kontsumo ondasunetan; ekipo ondasunetan, aldiz, prezioek %0,5 egin dute behera.

Urte arteko terminoetan, prezioen igoerarik handienak koke lantegiak eta petrolio fintzea (%58,3), industria kimikoa (%20,0) eta energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%17,6) adarretan gertatu dira; aitzitik, produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa adarreko prezioek %10,1eko jaitsiera izan dute, eta elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria adarrekoek %2,5ekoa.

Azkenik, helburu ekonomikoaren arabera sailkatutako ondasun talde handien prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da energian (%41,9), bitarteko ondasunetan (%4,4) eta ekipo ondasunetan (%0,8) eta negatiboa kontsumo ondasunetan (-%0,8).

Contador

Contenido patrocinado