EAEko langabezia tasa %6,9ra igo da bigarren hiruhilekoan eta guztira 74.500 langabe daude, 1.200 gehiago

Archivo - Langile bat.
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 24 julio 2026 11:28

BILBO 24 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) langabezia tasa %6,9ra igo da 2026ko bigarren hiruhilekoan, aurrekoan baino %0,2 puntu handiagoa. Orotara, 74.500 langabe daude, hau da, lehenengo hiruhilekoan baino 1.200 gehiago. Era berean, 1.011.100 landun zenbatetsi dira EAEn urteko bigarren hiruhilekoan, hots, aurrekoan baino 2.500 landun gutxiago, eta horrela, 16-64 urteko biztanleen okupazio tasa ez da aldatu eta %71,5era iritsi da, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Urte arteko bilakaerari dagokionez, EAEn 13.200 langabe gehiago daude 2025eko bigarren hiruhilekoaren aldean, eta langabezia tasak %1,2 puntuko igoera izan du. Halaber, biztanleria landunean 3.000 pertsona gutxiago daude iazko bigarren hiruhilekoan baino, eta 16-64 urteko biztanleen okupazio tasa %0,6 puntu jaitsi da.

Lurralde historikoen arabera, eta lehen hiruhilekoarekin alderatuta, Bizkaian 3.200 landun gutxiago daude, Gipuzkoan 1.000 gutxiago, eta Araban, berriz, 1.800 gehiago. Hiriburuei dagokienez, Donostian 1.100 landun gutxiago daude, Bilbon 300 gehiago eta Gasteizen 1.900 gehiago.

Okupazioaren jaitsierak emakumeengan izan du eragina, landunen kopurua 5.800 txikiagoa izan baita; gizonen kasuan, berriz, landunak aurreko hiruhilekoan baino 3.400 gehiago izan dira. Nazionalitateari dagokionez, Espainiako nazionalitatea duten landunak 4.000 gutxiago izan dira (-%0,4), eta atzerriko nazionalitatea dutenak 1.600 gehiago (+%1,5).

Sektoreka, urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, EAEko landunen kopuruak behera egin du zerbitzuetan (3.300 pertsona gutxiago, hots, -%0,4) eta lehen sektorean (700 pertsona gutxiago, hua da, -%7,5); aitzitik, gora egin du eraikuntzan (1.200 pertsona gehiago, hots, +%1,9) eta industrian (500 pertsona gehiago, hau da, +%0,3).

Okupazio tasa edo 16-64 urteko landunek adin horietako pertsonen guztizkoan duten ehunekoa aurreko hiruhilekoan izandakoaren berdina da, eta %71,5era iritsi da. Tasa hori %74,3koa izan da gizonen kasuan, aurreko hiruhilekoan baino %0,4 puntu handiagoa, eta %68,7koa emakumeen kasuan, %0,4 puntu txikiagoa.

Adinaren arabera, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, okupazio tasa %0,6 igo da 16-24 urteko pertsonen kasuan eta %29,4ra iritsi da. 45 urte eta gehiagoko pertsonen kasuan ere igo egin da, %0,2 puntu, hain zuzen ere. 25-44 urteko pertsonen kasuan, berriz, %0,2 puntu txikiagoa izan da, eta %82,2ra iritsi da.

Nazionalitateari erreparatuta, okupazio tasarik handiena Espainiako nazionalitatea duten pertsonena da, aurreko hiruhilekokoaren berdina: %73,3koa. Atzerriko nazionalitatea duten pertsonen kasuan, %0,3 puntu igo eta %59,7ra iritsi da.

Lurralde historikoen arabera, okupazio tasak %0,6 puntuko igoera izan du Araban eta %0,4 puntukoa Gipuzkoan, eta %72,1era eta %73,4ra iritsi da, hurrenez hurren; Bizkaian, berriz, aurreko hiruhilekoan %0,3 puntu txikiagoa izan da eta %70,2ra iritsi da.

Soldatapeko pertsonen kontratazio modalitateari dagokionez, urteko lehen hiruhilekoan baino 8.100 pertsona gutxiagok dute kontratu mugagabea, eta 2025. urteko bigarren hiruhilekoan baino 5.500 gutxiagok.

LANGABEZIA

Bestalde, lan bila ari diren, lana aurkitzeko kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta, gainera, lanerako prest dauden pertsonak 74.500 dira EAEn urteko bigarren hiruhilekoan, aurrekoan baino 1.200 gehiago. Emakume langabeak 37.100 dira, hau da, 900 gehiago, eta gizon langabeak, berriz, 37.400, 300 gehiago.

Horrela, 2026ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia tasa %6,9koa da EAEn, aurreko hiruhilekoan baino %0,2 puntu handiagoa. Emakumeen langabezia tasa ere %0,2 puntu igo da, %7,1era iritsiz, eta gizonen langabezia tasak, berriz, %6,6an jarraitu du. 16-24 urteko gazteen kasuan, langabezia tasa %15,2koa da, lehen hiruhilekoan baino %2,7 puntu handiagoa.

Nazionalitateari dagokionez, langabeen kopuruak gora egin du atzerriko nazionalitatea duten pertsonen kasuan eta 4.400 pertsona gehiago dira (20.400 guztira). Espainiako nazionalitatea dutenen kasuan, berriz, langabeak 54.100 dira, hau da, 3.200 gutxiago.

Lurralde historikoen arabera, Gipuzkoan 1.000 langabe gehiago daude (guztira, 18.800), eta langabezia tasa %0,3 puntu igo da, %5,3koa izanik. Araban, langabeak 11.500 dira (800 gehiago), eta langabezia tasa %6,8koa izan da, hiru hilabete lehenago baino %0,3 puntu handiagoa. Bizkaian 44.200 langabe daude (600 gutxiago), eta langabezia tasak %7,9an dirau.

Hiriburuei dagokienez, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, langabeziak gora egin du EAEko hiru hiriburuetan: 900 langabe gehiago Donostian, 800 gehiago Gasteizen eta 400 gehiago Bilbon.

Eurostat Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren datuen arabera, joan den maiatzean, Europar Batasuneko (EB) langabezia tasa desestazionalizatua %5,9koa izan zen, eta Espainiako Estatukoa %10,3koa.

Bestalde, 2025eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, landunen kopurua %0,3 jaitsi da EAEn eta 3.000 pertsona gutxiago aritu dira lanean. Horietatik, industrian 4.900 landun gutxiago izan dira, zerbitzuen sektorean 2.200 gutxiago eta nekazaritzan 600 gutxiago; aitzitik, eraikuntzan 4.800 gehiago izan dira.

Langabeei dagokienez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 13.200 pertsona gehiago daude langabezia egoeran 2025eko bigarren hiruhilekoan baino, eta langabezia tasa %1,2 puntu igo da, hau da, %5,7tik %6,9ra.

AFILIATUAK

Orobat, kalkulatu da EAEn 977.300 afiliatu daudela hiruhilekoko batez bestekoan, hau da, erkidegoan bizi direnak eta Gizarte Segurantzan afiliatuak daudenak, hiruhilekoan lan egindako egun kopuruaren arabera haztatuta. Horietatik %95,7 landunak dira, biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestak erabiltzen dituen Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) irizpideen arabera, hau da, guztira 935.700 pertsona.

Era berean, landunen %4,3 ez daude Gizarte Segurantzan afiliatuta (43.500 pertsona), funtzionarioen mutualitate publikoetako kideak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.

Azkenik, kalkuluen arabera, EAEn 88.300 langabe daude Lanbiden erregistratuta hiruhileko batez bestekoan, hau da, erkidegoan bizi diren pertsonak eta inkesta egin zen unean Lanbiden erregistratuta zeudenak erregistratutako langabeziaren kategorietako batean. Haien %49,7 langabeak dira (43.900 pertsona), LANEren definizioaren arabera.

Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestak erabiltzen dituen LANEren irizpideen arabera, langabeen %39,1 ez daude langabe gisa erregistratuta Lanbiden (29.100 pertsona), baina enplegu eskatzaileen beste kategoria batzuetan egon daitezke.

Contador

Contenido patrocinado