BILBO 20 May. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, maiatzaren 20an, egunaren lehenengo partean zerua tarteka hodeitsu egongo da, batez ere ipar-ekialdean, eta han oraindik euria egin dezake. Egunak aurrera egin ahala atertu eta argitzera egingo du, arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira eta giroa eguzkitsua izango da nonahi.
Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo apur bat igoko dira, bereziki mendebaldean. Hiriburuetan, Baionan 14 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 19 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 19 gehienez eta Iruñean 10 gutxienez eta 20 gehienez.
Itsasbazterrean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin, eta gauean ahuldu eta 3koarekin ibiliko da; itsaskia edo itsaski handia eragingo du, eta gauean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 11:09an eta 23:35ean izango dira, eta itsasbehereak 04:44an eta 17:08an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.