BILBO 21 Feb. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, otsailaren 21ean, hodei gehiago agertuko dira, baina giroak epeletik jarraituko du. Hodei dezente agertuko dira eta eguerditik aurrera batez ere hodeitza trinkoagoa izango da. Han-hemenka zaparrada batzuk bota ditzake eta bereziki gau partean zaparrada trumoitsuren bat ez da baztertzen.
Egunaren lehenengo partean hegoaldeko haizea ibiliko da, baina goizean indarra galduz joango da eta arratsaldean mendebaldeko haizea ibiliko da. Tenperatura maximoak apur bat baxuagoak izango dira, kostaldetik hurbil batez ere, eta minimoek gora egingo dute. Hiriburuetan, Baionan 8 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 17 gehienez eta Iruñean 3 gutxienez eta 17 gehienez.
Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta 4ko tarteren batekin, egunaren erdiko orduetan haizeak indarra galduko du eta arratsaldean mendebal-osagaitik ibiliko da 2-3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 17:40an izango da, eta itsasbehereak 11:23an eta 23:39an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.