Eguraldia asteartean, abenduaren 20an

Archivo - Lainotuta
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 19 diciembre 2022 17:43

BILBO 19 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, abenduaren 20an, fronte batek euri apur bat ekarriko digu, batez ere arratsaldean eta gauean. Zerua nahiko lainotuta egongo da eta zaparrada batzuk izan ditzakegu, bereziki ipar isurialdean eta egunaren bigarren zatian. Berriz ere behe-lainoa agertuko da Ebro ibarrean, eta iraunkorra izan daiteke.

Hegoaldeko haizea oraindik ere zakar ibiliko da, baina iluntze partean mendebal edo ipar-mendebaldera egin eta indarra galduko du. Tenperaturak berdintsu jarraituko du edo agian koska txiki bat igoko da; beraz, epeletik jarraituko dugu. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 11 gehienez eta Iruñean 8 gutxienez eta 12 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin eta 6ko tarteekin, eta arratsaldetik aurrera mendebaldetik hasita ahuldu eta mendebal/ipar-mendebaldera egingo du 2-3koarekin; itsaso kizkurra eta itsaskirria eragingo du. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 01:39an eta 14:01ean izango dira, eta itsasbehereak 07:39an eta 20:08an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado