Eguraldia.- Berdintsu jarraituko du ostegunean

Archivo - Hodeitsu
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 26 marzo 2025 17:08

BILBO 26 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, martxoaren 27an, berdintsu jarraituko du aroak, eta ipar-mendebaldeko haizearekin giro motel eta umelak jarraipena izango du. Kantauri isurialdean zerua lainotuta egongo da eta tarteka euria egingo du. Hegoaldean, berriz, euri gutxiago egingo du eta hodeitza hautsiago egongo da.

Tenperatura maximoak asteazken honetako maila berdintsuan geldituko dira. Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Bilbon 9 gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 12 gehienez eta Iruñean 7 gutxienez eta 13 gehienez.

Itsasbazterrean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:57an eta 15:25ean izango dira, eta itsasbehereak 09:05ean eat 21:22an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contenido patrocinado