Eguraldia bihar, abuztuak 24

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 23 agosto 2012 18:22

BILBO 23 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar ostirala, abuztuak 24, aldaketa handirik ez dugu espero. Lainopean eta giro umelarekin hasiko dugu eguna eta eguerdirako hodeitza apurtuz joango da. Eguerdi partean eta arratsaldeko lehen orduetan eguraldi argiagoa, baina ez du luze iraungo egoera honek; arratsaldean zehar fronte bat gerturatuz joango da eta zerua lainotu eta giroa umelduz joango da. Araba eta Nafarroa barnealdean, arratsalderako giro eguzkitsua gailenduz joango da eta iluntzerako berriro ere lainotuz joango da. Tenperaturak, pittin bat galduko du.

Hiriburuetan, Bilbon 19 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 19 gutxienez eta 25 gehienez, Gasteizen 16 gutxienez eta 30 gehienez, eta Iruñean 17 gutxienez eta 31 gehienez.

Itsasoan, ipar-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin. Itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu eta gauean handitu eta 1-1,5 m artekoak altxatuko ditu. Itsasgorak 08:06 eta 20:41an izango dira eta itsasbeherak berriz, 01:53 eta 14:19an.

Uraren tenperatura 22-23 gradukoa izango da eta itsasoaren ikus-eremua aldiz, 10 kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado